XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
a) Unibertsitateak eta unibertsitate-mailako ikastegiak sortarazteko saloak eta norbanako-jabetzapeko unibertsitateak eta horien unibertsitate-ikastegiak ontzat ematekoak aztertu eta horiei buruzko iritzia ematea; unibertsitatearen araudiaren eta ikastegi eta erakunde bereziak unibertsitateari eratxikitzeko ituneen legezkotasunari buruzko iritzia ematea; unibertsitate-alorreko ikaste-sari eta laguntza-jokabidea egiteratu eta horren eraentza egitea; unibertsitateko lanari-erroldea sortarazi eta unean-unean horri eustea; unibertsitatearentzako urteko diru-laguntza, bere diruegitamuak eta norbanako-jabetzapeko goi-mailako ikastegientzako laguntza-zehaztapidetzak aztertu eta balio-neurtzea; unibertsitate-alorreko gaikuntza eta aholkatze-egitarauak gertatu eta egiteratzea; unibertsitateko nahiz unibertsitate-ingurualdeko azpiegitura sortzeko ekintzak aurrera eramatea.
Guzti horretarako honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: - Unibertsitate-Antolapena. - Ikastegiak eta Artezkaritzarako Teknika-Laguntza.
- Irakaslegoa eta P.A.S.
- Ikaslegoarentzako Laguntza.
b) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan.
c) Lege-arauek berariz eman edo Jaurlaritzaren artezkaritza guztiei aitortuta egoteagatik artezkari guztienak izan daitezenak.
TOKIAN-TOKIKO ZERBITZUAK2.- Lurralde-Ordezkaritzak, artez, Hezkuntza-Sailordetzaren menpe egongo dira.
- Sailaren ordezkotza egitea beste agintari eta erakundeekiko harremanetan.
- Sailaren Lurralde horretango arduralaritza-zerbitzuen Goren-Artezkaritza izatea.
- Sailak eman eta lurralde horretan bete beharreko agindu eta artezpideez arduratu, eta hoiek bideratzea.
- Sailari bidaltzea bertako agintariek eskatu diezazkioten nolanahiko argipide, azterlan eta saloak.
- Lurralderako izendatutako Saileko herrilanariei lantokiaren jabetza ematea eta bertatik kentzea.
- Sailaren Tegi, Zerbitzu edo idazguetan egin daitezen ihardunez arduratu eta, hala badagokio, horiek onartzea, norbanakoek edo Sailaren menpeko ez diren erakundeek suztatutakoak izan daitezenetan.
2.- Ordezkariarekiko artezko menpekotasunez, honako ihardutze-sail hauek daude: - Diruegitamuen eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Lurralde-Buruzagitza.
- Baliabideen Lurralde-Buruzagitza.